Azpimarratzen dugu
-
Kalapie eta Alkatetzaren bandoa
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak begi onez ikusten ditu Alkateak Hiriko Segurtasunerako Zinegotzi Delegatuari emandako jarraibideak non zehazten baita, txirrindulariek, hiriko sareko espazio desberdinetan mugitzen direnean gizabidezko jokaera izan behar dutela, bereziki, oinezkoekiko bizikidetzari dagokion guztian.
-
Datorren astean bukatuko dituzte Sagastieder eta Otxoki arteko bidegorriko lanak. HITZA 2010.08.19
Iraila hasieran ekingo diote Amaran, Irun plaza eta Gregorio Ordoñez kalean zehar, bidegorri berria eraikitzeari.
-
Bizikleta Hiztegi Europarra
Eskuragarri duzue Europar Txirrindulari Federazioak argitaratutako Txirrindularitza Hiztegia.
-
2009ko MEMORIA ETA INFORMEAK ESKURAGARRI
"Txostenak" eta "Memoria" sailetan iadanik eskuragarri dituzue Behatokiaren 2009ko txosten eta memoriak.

-
Cristina Enea Fundazioak Donostiako Txirrindugarritasunaren inguruan txostena egin du.
-
Kalapie txirrindularien segurtasunaren aldeko bizikleta martxarekin 2010.07.08
Gero eta gehiago gara egunero bizikleta hartzen dugunok lanera, ikastetxera, edo erosketa egitera joateko, eta baita aisiarako, atsedenerako eta naturaz gozatzeko erabiltzen dugunok.
Baina behar beharrezkoa zaigu bide seguruetatik ibili ahal izatea, ibilbideaz gozatuz, hiri barruko nahiz hiri arteko bide zuzen eta erosoez osaturiko bizikletarentzako sare batean.
Guretzat segurtasuna premia larriko gaia da, gure gorputza baita gure babes bakarra; eta oinezkoekin batera, mugikortasunaren kateko mailarik ahulena. Orain dela gutxi Donostiako Udalak eta hainbat gizarte-erakunderen artean sinaturiko Bide Segurtasunaren aldeko Hiri Itunak aitortzen duen bezala " giza soinaren zaurgarritsuna hartu beharko litzateke zirkulazio-sistema guztiak diseinatzerakoan neurbide gisa. Denak berdin babestu behar dira bide publikoetan, zeren oinezkoak eta motorrik gabeko ibilgailuen erabiltzaileak baitira arrisku eta zauri gehien jasatzen dituztenak, alde handiz".
Kalapie elkarteak nahiko luke asmo horiek benetan betetzea, eta bitartean, motordun ibilgailuen erabiltzaileek errespeta ditzatela oinezkoak eta txirrindulariak, eta txirrindulariek errespeta ditzatela oinezkoak.
Horregatik, dei egiten diegu gure bazkideei eta oro har bizikletazale guztiei, datorren igandean, uztailak 11, egingo den bizikleta-martxan parte hartzera, besteak beste, oinezko, txirrindulari eta gidari guztien arteko tolerantzia eta bizikidetza indartzeko.
-
KALAPIEREN PRENTSA OHARRA BOULEVARDEKO BIDEGORRIA DELA ETA
-
BIZIKLETAN IBILTZEN IKASTEKO IKASTAROA
KALAPIEk ikastaro bat antolatu du bizikletan ibiltzen ikasteko, ekainaren 19, 20, 26 eta 27 izango da eta bizikletan ibiltzen batere ez dakiten helduei zuzendua da.
-
Kalapiek ibilaldia antolatuko du Nafarroara.
BALDORBAKO ERROMANIKOA BIZIKLETAZ
-
Bizikletaren mekanika ikastaroa
Donosti Berri Elkarteak bizikletaren mekanikaren inguruan ikastaro berri bat antolatu du.

